ZUTARRIAK

Zutarria lurrean tente jarritako harri bat da, oroigarri. Zutarriak monolitikoak izaten dira, hainbat harri motaz eta tamainatan eratutakoak, eta batzuek garaiera handia izan dezakete.

Batzuetan testuak, zeinuak, ikurrak eta irudiak zizelkatzen ziren, bere kokapenaren arrazoia azalduz. Horrela, arkeologo eta historialarientzako dokumentu garrantzitsuak dira.

Hainbat garaitan eta kulturatan ohiko oroigarria izan da. Euskal Herrian eta Europa mendebaldean ohikoak dira Harri Aroan altxatakoak.