TUMULUAK

Tumulua ehorz-toki baten gainean eraikitzen den harrizko eta lurrezko meta da, eskuarki Harri Aroan edo Brontze Aroan egina. Erdi Europan, Erdi BrontzeAroari Tumuluen kultura ere deitzen zaio, garai horretako kultura arkeologiko nagusia baita.

Hasiera batean, gorpuak estaltzen zituzten harrizko piloak izaten ziren. Baina denborak aurrera egin ahala, tumuluen tamaina handituz joan zen, benetako muino artifizialak osatu arte. Gorpuarekin batera, armak eta ondasun garrantzitsuenak kokatzen ziren. Batzuetan, gizabanako bat baino gehiago ehorzten ziren.

Hipotesi baten arabera, tumuluen agerpena lur horien gaineko jabetzaren aldarrikapenarekin lotzen da. Izan ere, lurralde bat okupatuta zegoela adierazten zuten tumuluek.

Tumulua