•Ataun
•San Martin auzoko San Martin plazan.
•Koordenatuak: N43°00’24.3″ W2°10’37.0″ Alt 196 m.
2010 ean, plazaren berriztapen lanak medio, elizaren inguruan zundaketa sorta bat egitea erabaki zen, eta hauek izan ziren emaitzarik interesgarrienak eman zituztenak . 80cm eskas industuta tamaina handiko harlauzak agertzen hasi ziren eta beraz eskuz industen jarraitzea erabaki genuen. Erdi aroko nekropoli bati zeozkion bi ehorzketa topatu genituen. Itsuraren arabehera tipologia oso zaharrekoak ziruditen; bi edo hiru landugabeko harlauza haundiak estalki moduan zituzten eta hobiaren paretak paretatxo edo “murete” teknikaz erikiak, nahiz eta oin eta burualdean harlauza bat ageri zuten biek ere. Tamainaz ere nabarmen desberdinak ziren, bistan zen bata haur batena eta bestea heldu batena izango zirela.
Indusketak susmo hauek guztiak baieztatu zituen eta hidakoak 5 urte inguruko ume batr eta 15-21 urte bitarteko emakumezko batenak zirela ikusi ahal izan genuen. Hezurrak ez ziren oso egora onean konserbatzen eta ez zen errexa izan C-14 bidezko datzio bat lortzea baino azkenik ere X. mendean kokatzen gaituen datazio bat jaso genuen, aztarnategiaren garrantzia azpimarratuz. Ez dira Giopuzkoan datazio horrenzaharrak dituen nekropolirik eta herrigune honen sorrerari buruz galdera asko azaleratzen ditu aurkikuntza honek. Jentilbaratzako gazteluari buruzko lehen aipamenak 1200. urtekoak izanik, indusketa honen bitartez badakigu bazela komunitate bat iada kokagune honetan bizitzen, edo gutxienez bazela templu bat zeinen inguruan ehorzten ziren hildakoak. Bi ehorzketak paraleloki ezarriak zeuden eta honek kale egituraketa baten aukera iradokitzen digu, nekropoliaren egituraketa horainrik ere lurpean aurki genezakeela gogoratuz. Parrokiaren barnean eginiko lanek ez zuten garai honetako aurkikuntzarik argitaratu lanek sakonera nahikoa izan ez zutelako, zorupeko bero sistema ezartzeko lanek 50cm tik bera ez zuten eragin, eta aztarna hauek, parrokiaren barnekaldean 1m tik behera aurkituko genituzke, iraun badute.
Aipatzekoa da ere, 2003. urtean plaza honetako 44-46 orubean Sonia San Josek eginiko indusketa. Bertan Elizalde errotako kanalaren zati bat aurkitu zuen. 2010. urtean Suhar Arkeologiak eginiko lanetan, kanal honen jaraipena aurkitu eta aldapororaino jarraitu ahal izan genuen (gaur egun lurzoruan harlauza haundi batzuez irudikatuta). Errota honen berri 1408. urtetik daukagu eta bere kanalaren egurrezko egitura oso interesgarria suertatu zen, ez bait dago honen pareko ezagunik inguruan.
Sekuentzia Kulturala: Erdi aroa: IX-X. mendea
Nerea Sarasola Etxegoien
Munibe Antropologia – Arkeologia, ISSN 1132-2217, Nº 61, 2010, págs. 338-393
El yacimiento arqueológico de Santa María la Real de Zarautz (País Vasco)
Alex Ibáñez Etxeberria, Nerea Sarasola Etxegoien
Munibe. Suplemento, ISSN 1698-3807, Nº. 27, 2009 (Ejemplar dedicado a: Santa María la Real de Zarautz (País Vasco): continuidad y discontinuidad en la ocupación de la costa vasca entre los siglos V a. C. y XIV d. C.), págs. 12-85
San Martín auzoa: 44-46 unitateak (Ataun)
Sonia San José Santamarta
Arkeoikuska: Investigación arqueológica, ISSN 0213-8921, Nº. 2003, 2003, págs. 373-374
Molino de Eleizalde-Iglesia de San Martín de Tours
Ander Arrese Vitoria
Arkeoikuska: Investigación arqueológica, ISSN 0213-8921, Nº. 2010, 2010, págs. 338-339
Sondeo arqueológico en San Martin de Tours 2005
Etor Telleria Sarriegi
Arkeoikuska 2005 pag 432-435.