•Murumendi-megalitotegia.
•Beasain.
•Mandubiko benta eta gainetik 425 m. EIErantz, Kanteralde menditik HMrantz dagoen zabalgune batean. Trikuaizti II-tumulua 17 m. IIMrantz dago.
•Koordenatuak: 43°13’6.34″N, 1°57’40.35″W / Alt: 509 m.
Tumuluaren erdian ganbara trakets bat dago, gandur bikoitz gisara tonttorra HE-IMrantz zeharkatzen dituzten bi estratu tupatsu tartean. Ganbara kareharrizko harlosat- xoz eratuta agertzen da. Hauek esparru errektangular bat (E-Mko norabidea du bere ardatz nagusiak) mugatzera bes- terik ez dira iristen, euren gainean okertuta (babestuaz) da- goen basaltozko beste haundi batekin.
Tumulua bertako basaltoz eraikia dago; ganbara mu- gatzen dituzten harlosak inguruko kareharrizkoak dira.
Harri-industria: Aizkora leundu 1; 4 geometriko; 17 gezi-punta, txorten eta hegaldunak, hegal hasikindunak eta hostokarak; marruskak; karraskailuak; zulagailuak; trunka- durak; bizkardun aleak; mikrozulakaitzak; ijelkiak, printzak eta lanketa-hondakinak.
Zeramika: CZM motako ontzi kanpaniforme 1 berrerai- kitzea ahal egin dituzten zatiak; arraultzformako ontzi ba- ten zatiak.
Apaingailuak: Urrezko 2 hodi-kunder; lignitozko 2 kun- der diskoidal; hareharrizko kunder diskoidal 1; harri ber- deskazko kunder 1; arbelezko 12 kundertxo diskoidal; an- barezko kunder zatiak.
Bestelakoak: 2 uharri (ukigailuak); kuartzozko kristalak.
Giza-hezurrak: 3 hortz-ale, gutxienez 2 gizabanakoei dagozkienak.
Sekuentzia Kulturala:
Neolito?-Kalkolitoa.
Tumuluaren ekialdeko erdia, industua eta partzialki berre- raikia izan zen. Gaur egun, ganbara eta tumuluko gainont- zeko egitura ezberdinak erakusten ditu.
Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.
J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.