•Ataun-Burundako megalitotegia.
•Idiazabal
•Aitxu eta Izozko artean dagoen mendi-lepoan, 931m-ko garaieran.
•Koordenatuak: N42 57.569 W2 12.930 Alt: 984 m.
Custom gallery: images not found
Hareharrizko bloke eta lauzaz dago eraikia, horizontalean dagoen lur buztintsu baten gainean. 15m diametro eta 1,60m-ko garaieran du.
Erdialdean 20m koadroko krater sakona zuen eta ganberako arlauzak berreskuratu ez arren, hauentzako eginiko lubakiak identifikatu ahal izan ziren.
Aurkikuntza: 1917 Barandiaran J.M.
Indusketa: 1920 Barandiaran J.M., Aranzadi T. eta Eguren E.
1992 Mujika J.A.
Harrizko tresneria:
-6 ukiera lau aurpegibikodun gezi punta.
-1 txorten eta hegaldun gezi punta.
-2 marruska.
-2 Okrezko “lapitz”.
Hezurrezko tresneria:
-1 idolo espatula.
-1 obalo ebaki bat erakusten duen diafisi zati.
-1 arku edo zirkulo moduan eginiko ebakidurak dituen hezur zati.
Apaingarriak:
-4 lignitozko lepoko ale.
-1 urre-hariz (urre natiboa seguruaski) eginiko uztaitxo bat.
Metala:
-2 burdinazko xafla.
Custom gallery: images not found
- 4470 +/- 70 B.P.
- 4310 +/- 110 B.P.
Sekuentzia Kulturala: Neolitoa-Brontzea.
Egoera nahiko txarrean konserbatzen da, gehien bat erdialdean duen krater sakona dela eta.
Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.
J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.