TXIMISTA

Tximista

Kokapena

•Onyi-Mandoegiko  megalitotegia.

•Urnieta.

•Tximista deituriko lekuan, Adarramendiko Ipar mazelan dagoen zelaigunetxo batean, aintzinako elurzuloaren ondoan. Tximistako Egiako harrespil multzoa, 250 m-ra dago, HHE-ra.

•Koordenatuak: 43°12’31.92″N, 1°57’42.16″W / Alt: 666 m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Deskribapena
5 harrespilez osatutako multzo bat da, horietako 4 elkarren ondoan eta bosgarrena, 55 m Hegoaldera kokatua:
1 monumentua: HE-ko sektorea falta zaion harrespil bat da, 4,5 m-ko diametroa izango lukeelarik.
2 monumentua: IM-ko sektorea falta zaion harrespil bat da, 6,2 m-ko diametroa izango lukeelarik. Barrualdean bloke konglomeratu haundi bat dauka.
3 monumentua: M-ko sektorea faltza zaion harrespil bat da, 4,5 m-ko diametroa izango lukeelarik. Barrualdean bloke lerrokadura bat dauka, inguruan dagoen elurtegi baten eraikuntzarekin erlazionatua egon litekeena.
4 monumentua: H-ko sektorea falta zaion harrespil bat da, 7 m-ko diametroa izango lukeelarik.
5 monumentua: H-ko sektorea falta zaion harrespil bat da, 5 m-ko diametroa izango lukeelarik.
Egituren eraikuntzan erabilitako materialak bertako konglomeratu eta hareharriak dira.

Historia
Aurkikuntza: I. Gazteluk aurkitu zuen 1995an.

Indusketa: Industu gabe.

Materialak
Industu gabe.

Kronologia

Sekuentzia Kulturala: Burdin Aroa.

Egoera
Partzialki kontserbatu diren egiturak dira multzo honetako 5ak ere, batzu identifikatzen zailxamarrak suerta daitezkeelarik.

Ilustrazioa
Tximista
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.