POZONTARRIKO LEPOA

Pozontarri

Kokapena

•Onyi-Mandoegiko  megalitotegia.

•Urnieta.

•Bisasabeko lepoaren erdian, Zorroztarriko gaina eta Onyi- mendiaren hegomendebaldeko hegalean. Onyi-zista 850m.IErantz dago eta Mulisko Gaina multzoa 1 km. Ekialderantz.

•Koordenatuak: 43°13’40.75″N, 1°57’31.59″W / Alt: 357m.

Gipuzkoa.net Mapa

Google Maps

Deskribapena
12 m-ko diametroa eta 1,2 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri luze ireki bat da. Kontserbaturiko tumulu zatian zentraturik dagoen ganbara bat dauka, IIE-rantz irekia dagoen 6 harlauzaz osatutako esparru laukizuzen bat duena.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Historia
Aurkikuntza: L. Peñak aurkitu zuen 1950an.

Indusketa: 

J. M. APELLANIZ eta J. ALTUNAk industua 1965ean.

Materialak

Harri-industria:

Txorten eta hegaldun 7 gezi-punta

Zeharkako sorbatzdun zatiki 1

Ijelki ukitu zati 1

Printza uki- tu 1

3 printza.

Zeramika:

Ontzi oboideo baten zatiak

Ontzi baten zati itxuragabekoak.

Bestelakoak:

Kuartzo-kristal 1

Okre zati 1.

Kronologia

Sekuentzia Kulturala: Kalkolitoa.

Egoera
Tumuloaren naiz ganbarako harlauzen egoera nahiko egokia (1965 indusketa kontutan izanik), naiz eta sarbidearen harlauzak erorita egon.

Ilustrazioa
Pozontarriko Lepoa
Bibliografia

Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.

J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.