ETENETA I
Kokapena
•Onyi-Mandoegi megalitotegia.
•Urnieta.
•Aerreko Zabalako lepoaren erdian. Eteneta II harrespil multzoa 200 m. HMra kokatzen da.
•Koordenatuak: 43°12’1.13″N, 1°57’50.62″W / Alt: 627 m.
Deskribapena
2 harrespilez osatutako multzo bat da:
1 monumentua: gutxigorabehera 4,5 m-ko diametroa duen harrespil bat da. Ikus daitezkeen lekuko ugariz osatua dago, horien artean 2 m-ko altuera ikusgarria duen monolito bat nabarmentzen delarik. Iparraldeko sektorean hainbat bloke aurkitzen dira.
2 monumentua: gutxigorabehera 2,7 m-ko diametroa duen harrespil bat da.
Egituren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Historia
Aurkikuntza: L. Peñak aurkitu zuen 1951an. Monolitoa 1978an aurkitu zuten J. Altuna eta K. Mariezkurrenak.
Indusketa: Industu gabe.
Materialak
Industu gabe.
Kronologia
Sekuentzia Kulturala: Brontze Aroa
Egoera
Egituraren harri gehientsuenak kontserbatzen dituela dirudi eta beraz egoera onean iritsi zaigula esan genezake.
Bibliografia
Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.
J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.