ARLEORKO ZABALA
Kokapena
•Onyi-Mandoegi megalitotegia.
•Urnieta.
•Arleorko Zabala-lepoan, Trintxalekuta eta Arleorko haitz tartean. Aballarri-trikuharria 300 m. EHErantz dago.
•Koordenatuak: 43°13’9.34″N, 1°57’50.36″W / Alt: 499 m.
Deskribapena
4 harrespilez osatutako multzo bat da.
1 monumentua: gutxigorabehera 3,5 m-ko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 18 lekukoz osatua.
2 monumentua: gutxigorabehera 5,7 m-ko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 18 lekukoz osatua.
3 monumentua: 6 m arteko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 13 lekukoz osatua.
4 monumentua: 4,8 m arteko diametroa duen harrespil bat da, ikus daitezkeen 14 lekukoz osatua.
Egituren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.

Historia
Aurkikuntza: L. del Barrio eta L. Millanek aurkitu zuten 1978an.
Indusketa: Industu gabe.
Materialak
Industu gabe.
Kronologia
Sekuentzia Kulturala: Burdin Aroa
Egoera
Egitura guztiek ere, harrizko eraztunaren lekuko gehientsuenak kontserbatu dituztenez, egoera nahiko onean iritsi zaizkigula esan genezake.
Bibliografia
Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.
J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.