ABALLARRI
Kokapena
•Onyi-Mandoegiko megalitotegia.
•Urnieta.
•Aballarri mendiaren iparraldeko lepoan. Arleorko Zabala harrespil multzoa 300 m. MIMrantz kokatzen da.
•Koordenatuak: 43°13’6.34″N, 1°57’40.35″W / Alt: 509 m.
Deskribapena
8 m-ko diametroa eta 0,3 m-ko altueradun tumulua daukan trikuharri bat da, erdialdean etzandako bi harlauza dituena. Tumuluaren hegoaldeko ertzean beste harlauza bat datza.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Egituraren eraikuntzan erabilitako materialak bertako hareharriak dira.
Historia
Aurkikuntza: J.M. Barandiaran eta M. Labordek aurkitu zuten 1963an.
Indusketa: Industu gabe.
Materialak
Industu gabe.
Kronologia
Sekuentzia Kulturala: Neolitoa/Zehaztugabeko Brontze Aroa
Egoera
Ez du ematen kontserbazio egoerarik oberenean aurkitzen denik bai tumulua zein erdiko sakonuneak erakusten digutenez. Erdigune eta hegoaldean aurkitzen ditugun hiru harlauzak ganbararenak izan daitezke eta beraz honen egitura oso kaltetuta egon.
Bibliografia
Altuna, J.;Del Barrio, L. ; Mariaezkurrena, K.; Gipuzkoa. Karta arkeologikoa. Megalitoak / Gipuzkoa. Carta Arqueológica. Megalitos, San Sebastian: Munibe (Antropologia-Arkeologia) 15. gehigarria, Aranzadi Z.E. 2002.
J.A. Mujika, J.M. Edeso; Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan, Neolitotik burdin arora; GFA , 2011.